Gogor ekin diote Euskaldunako Gorengo Erregional mailako jokalariek

Aiurri 2025ko abu. 27a, 12:43

Euskaldunak osatu berri du taldea emakumezkoen Gorengo Erregional mailan, hiru urteren ostean. Jokalariek egundoko ilusioarekin heldu diote denboraldi berriari Iker Laskibarren aginduetara, argazki-sortan igarri daitekeen moduan. Bestalde, erantsita doan bideoan (behean), Naroa Corral erdilari-aurrelariak eta Mara Lasa zentralak taldearen helburuak ondo finkatuta dauzkatela ziurtatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!