Pala neurketen ostean, 21:30ean auzo-afaria ospatuko dute auzoan. Eta gaua girotzeko, gau erdian, erromeria ziango da Itzal taldeak girotuta. Azkenik, txosnan musikak emango dio jarraipena jaiari.
Hiru neurketa, ikusgarri
Ikuskizun polita eskaini zuten hiru finelak jokoan jarri zituzten sei bikoteek, ekainaren 22an.
Hona orduko emaitzak, hiru mailetan:
* Herrikoia: Iñaki Lopez de Munain-Ibai Migel 25/Sergio Garcia-Aitor Amondarain 14.
* Neskak: Edurne Osa-Amaia Gonzalez 25/Aitziber Zipitria-Irati Amondarain 15.
* Irekia: Julen Loidi-Ander Loidi 25/Iñigo Irisarri-Mikel Arberas 11.
Oraingo honetan, aldaketa bakarra emakumeetan izango da. Han zuzen, June Urainek Edurne Osaren orderz jokatu du, Amaia Gonzalezekin bikote eginez.
Ekainaren 22an hiru mailetan jokatu zituzten finalen gaineko argazki-sorta eta bideoak, hemen.