Jon Gonzalez eta Aritz Gonzalez aita-seme zumaiarrek irabazi zuten mus txapelketa Sorabillan, atzo arratsaldean. Baxerri eta Sopas izengoitiko jokalari getariarrak bigarren geratu ziren, finalera iritsi eta gero; Jose Inazio Barandarain aresoarra eta Jose Mari Urbieta larrauldarra hirugarren; eta azkenik, Jokin Armendariz eta Antonio Guedejo andoaindarrak, laugarren. 40 bikotek hartu zuten parte txapelketan, guztira. Argazki-sorta, hemen: