Malkogarriyak taldeak girotutako sagardo dastaketarekin eman zieten amaiera asteburu osoko jaiei

aiurri 2025ko ira. 1a, 11:21

Malkogarriyak talde andoaindarrak giroturik ospatu zuten sagardo dastaketa Sorabillan, atzo arratsaldean. Elizarena arkupetan egin zuten ekitaldia, euria zela eta. Era horretan eman zioten amaiera asteburuan luzatu diren jaiei.Irailaren 8ko mezarekin eta auzotarren hamaiketakoarekin esango diote agur, erabat, jaiei. Argazki-sorta eta bideoa (Malkogarriyak), hemen:  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!