Odol-emaileen hitzordu berria Andoainen, datorren astelehenean

Aiurri 2025ko ira. 1a, 09:00

Datorren astelehenean, irailak 8, andoaindarrek odola emateko txanda izango dute, anbulatorioan, 16:30etik iluntzeko 20:15ak arte. 

Egunean bertan, goizez, hitzordua hartu beharko da, 943 007 884 telefonora deituta. Gotatanta.eus webgunaren bidez ere izena eman daiteke.

Azken alditan nabarmendu dutenez, odola ematea beharrezkoa da, erreserbak jaisten ari baitira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!