Igande gauean, mus txapelketa eta sagardo dastaketa bukatu berritan jaurti zuten asteburuko jaien amaiera iragartzen zuen itxaferoa. Jaien balorazio laburra egiteko eskatuta, pozik agertu ziren Arkaitz Amenabar eta Maider Arabaolaza Jai Batzordeko kideak, etorkizunean ere antolaketarekin segitzeko gogo biziz.