Sligoko kostaldean (Hego Irlandako Errepublikako konderria) jokatuko da Europako txapelketa. Sligo Ipar-mendebalean kokatzen da, eta bertan, Ozeano Atlantikoan itsasoratzen den tokian jokatuko da txapelketa.
Irailaren 5ean ekingo diote lehiari, eta 10ean amaitu.
16 kirolariek osatzen dute Euskadiko selekzioaren espedizioa, Edu Etxeberria, Hodei Etxeberria eta Aiur Illarreta prestatzaileen esanetara.
Orohar, kayak edo kanoan sartuta, olatu bizietan murgildu eta txiribueltak eta mugimendu ikusgarriak egin behar izan dituzte kayak surfelariek. Surfaren antzeko arauak ditu kirol horrek, eta hona epaileek kontuan hartzen dituzten zenbait ezaugarri: olatuak hartu eta horietan irrist egiteko abiltasuna, abiadura, mugimenduen ikusgarritasuna…
Donostiara entrenatzera, astean lautan
Maren Telletxea eta Dani Fernandez Donostiako Erreal Klub Nautikoko kirolariak dira, eta Zurriola, Kontxa eta Ondarretako hondartzetatik gertu aritzen dira entrenatzen. Serio hartzen dituzte prestakuntza fisikoa zein teknikoa, eta horretarako, astean lau arratsaldetan joaten dira klubera.
Egundoko ilusioarekin abiatu dira Irlandara, maila ona emateko eta postu on bat lortzeko itxaropenarekin.
Dani Fernandezek lehiatu izan du nazioarteko txapelketetan lehen ere; hain zuzen, Europako txapelketa irabazi zuen Galizan 2023an, eta mundukoa Mar de Platan (Argentina) iaz. Maren Telletxearentzat, berriz, lehenengo txapelketa izango da nazioarte mailan.