Euskaldunak antolatzen duen Larramendi Torneoa 50. ediziora iritsi da

Aiurri 2025eko irailaren 3a

Artxiboko irudia.

Denboraldi aurreko futbol txapelketa berezia izango da, arrazoi bikoitzarengatik. Batetik, gizonezkoen eta emakumezkoen lehiaketa bana antolatu dutelako. Bestetik, senior mailako bi taldeek maila berrian estreinaldia egingo dutelako.

Gizonezkoekin batera emakumezkoak ere izango dira protagonista. Izan ere, aurten, Euskaldunak emakumeen gorengo mailan taldea izango du. Horrexegatik, Larramendi Torneoan ariko dira Intxaurdiren aurka. Partida hori irailaren 20an izango da.

Aurretik, larunbat honetan, Ohorezko Mailako ligan ariko den Euskaldunak bi gonbidatu izango ditu: Deusto eta Real Union. Hiruko txapelketa izango da eta Euskaldunak dagoeneko iragarri ditu ordutegiak.

Irailak 6, Larunbata

Gizonen Lurraldeko Ohorezko Maila

    • 16:30 Euskalduna vs. Deusto
    • 17:30 Deusto vs. Real Union
    • 18:30 Euskalduna vs. Real Union

Irailak 20, Larunbata

Emakumeen Gorengo Erregionala

    • 18:30 Euskalduna vs. Intxaurdi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!