Mobilizaziorako deia zabaldu du Euskal Herri osora Gernika-Palestina herri ekimenak, "Palestina jasaten ari den egoeraren larritasunaren aurrean". Hala, deialdiarekin bat eginda, ostiral honetan, kazerolada izango da Andoainen, arratsaldeko 19:00etan, Goikoplazan.