Elkarretaratzeak iragarri ditu Errespetatu Andoain plataformak, ostegun honetan hasita

Aiurri 2025ko ira. 4a, 09:50

Artxiboko irudia.

N1 eta A15 errepideen arteko lotura dela eta, Errespetatu Andoain plataformak saihesbidearen alde egin nahi du. Herri ekimenak iragarri duenez, elkarretaratzeak deituko ditu, ostegunero, Goikoplazan. Lehena, eguerdian izango da 12:00tan hasita.

KONTZENTRAZIO-DEIALDIA

"ERRESPETATU ANDOAIN plataformak kontzentrazio-deialdia egiten die andoaindarrei ostegun eguerdiro, 12:00etatik 12:30era, Goikoplazan, Udaletxe aurrean biltzeko. Kontzentrazioaren helburua Foru Aldundiak Bazkardon burutu nahi duen LAZO proiektuaren aurrean gure desadostasuna adieraztea da. LAZO-ak ez du konpontzen herriak duen kutsadura-arazo larria, ez baititu egunero Andoaindik pasatzen diren 71.000 ibilgailuak erdigunetik urrentzen. LAZO-ak Andoaingo etorkizuneko garapena mugatzen du. Elkarretaratzea isila izango da eta lehen hitzordua irailaren 4an izango da".

Arratsaldean, auzo-bilera Urigainen

Ez da gaurko antolatu duten ekimen bakarra. Arratsaldean, Urigainen, bilera irekia deitu dute: "Errespetatu andoain plataformak gai honen inguruko xehetasunen berri eman nahi du, eta inguruko bizilagunei dei egiten dizuegu auzo-bileran joan zaitezten". 18:30ean jarri dute hitzordua, ordubeteko iraupena izango duena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!