Pintura eta marrazketa, egur taila eta eskulanen ikastaroak iragarri dituzte

Aiurri 2025ko ira. 4a, 13:13

Gabriel Aresti kaleko egoitzan egin ohi dira kultura ikastaroak

2025-2026 ikasturteko ikastaroen eskaintza zabaldu du Udalak. Hiru ikastaro izango dira, zehazki: pintura eta marrazketa, egur taila eta eskulanak. Urritik maiatzera luzatuko dira, eta astean bi ordu eta erdiko eskolak izango dira. Irailaren 15etik aurrera eman daiteke izena.

Hona hiru ikastaroen egun eta ordutegiak:

* Pintura eta marrazketa: astearteetan (10:00-12:30) eta ostegunetan (18:00-20:30).

* Egur taila: astelehenetan (18:00-20:30) eta asteazkenetan (15:30-18:00).

* Eskulanak: astearteetan (18:00-20:30) eta ostegunetan (10:00-12:30).

Izen ematea: irailaren 15etik 25era, Bastero kulturgunean, edo www.andoain.eus orrian.

174 euroko kostoa du matrikulak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!