Kaletxiki eta Ama Kandida etorbidea hankaz gora dago, azken hilabeteotan egiten ari diren eraldaketaren ondorioz. Egunotan, oinezkoek, tren geltokira edo Martin Ugaldera gerturatzeko itzulingurua egin behar dute: Berrozpe etxea zeharkatu eta Ontza elkartearen paretik egin behar da ibilbidea, behin behineko seinaleztapenari jarraituz.