Larramendi Torneoaren sarreran lortutakoa Nahia Patinoren alde bideratuko da

Aiurri 2025ko ira. 6a, 09:17

Nahia Patino, bere senitartekoekin eta lagunekin, 2024ko abenduan, akuarelen erakustoki izan zen Urkiola taberna aurrean

Nahia Patino Arancon Andoaingo haurraren aldeko ekimen berria abian jarriko da gaur. Zehazki, Euskalduna futbol taldearen eskutik. Gaurko sarrera solidarioa izango da, gaztearen alde.

Nahia Patino Arancon haurrak artrogriposis gaixotasun arraroa dauka, eta bere terapiak eskatzen duen dirutzari aurre egiteko lagungarri izango da gaurko ekimena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!