Ate Irekiak antolatu dituzte Joseba&Bakartxo Dantza Eskolan, egunotan

Aiurri 2025ko ira. 10a, 08:20

Joan den astelehenean (Salsa/Bachata haurrentzat) eta asteartean (Salsa/Bachata eta tangoa) lehenbiziko bi saioak egin ostean, gaur eta ondorengo egunetan izango dute jarraipena Joseba&Bakartxo Dantza Eskolak antolatu dituen Ate Irekien jardunaldiek. “Zatoz dantzaren magia ezagutzera” lelopean, haur, gazte eta helduek dantza anitzetara hurbil daitezen dute helburu jardunaldi ireki horiek.

Hona gaur eta hurrengo egunetarako Dantza Eskolak Ama Kandida Etorbideko 21ean daukan egoitzan prestatu dituen saioak:

Asteazkena, 10:

18:00. Urbanoa.

19:30. Bachata Dominikarra.

20:30. Lady style.

 

Osteguna, 11:

19:30. Urbanoa (helduak).

 

Ostirala, 12:

19:30. Kizumba.

20.15. Bachata fusioa (bitartekoa).

 

Astelehena, 15:

19:30. Mambo. On1etik On2rako trantsizioa (bitartekoa).

20:30. Salsa (bitartekoa).

21:30. Bachata fusioa (bitartekoa).

Joseba&Bakartxo Dantza Eskolako ikasleek aurtengo San Juan jaietan egin zuten emanaldiaren gaineko argazki-sorta eta bideoa ikusgai, hemen

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!