Jabekuntza Eskolaren aurkezpen-festa, Urigainen

Aiurri 2025ko ira. 11a, 07:47

Ostegun honetan izango da, 17:00tan hasita, Urigainen. Zizka-mizkak eta musika tarteko, arratsaldean egingo dute udazkeneko Jabekuntza Eskolaren egitarauaren aurkezpena.

Urteak dira Berdintasun Sailak ikastaro eta formakuntza-sorta antolatzen duela. Aukera zabala da: batukada feminista, oinarrizko brikolajea, kosmetika naturala, emakumeen elkargune multikulturala... "Jabekuntza Eskola harremanetarako eta esperientziarako espazioa da. Emakumeen arteko sareak sortu nahi ditugu, elkarri lagundu eta elkarrekin gozatzeko", dio eskuorriak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!