Hona irakurri duten idatzia:
“Andoain, egunez eta gauez, astelehenetik igandera, urte osoan, kutsadura akustikoaren eta atmosferikoaren eraginpean dago. Ez auzo batean, herri osoan baizik. Egunean 71.000 auto eta kamioik zarata eta kutsadura atmosferikoa uzten digute.
Arazoa agerian jartzeko eta Andoaingo premien mailan irtenbideak eskatzeko kontzentratzen gara. Kontzentratzen gara Andoaingo garapena lehenetsi nahi dugulako, eta etorkizun osasuntsu baten alde! Akabo petatxuak!
Lazoak arazoak betikotzen ditu, ez ditu konpontzen! Andoain itotzen du!
Kontzentratu zaitez!".