GAILU 'Bizi eta lxo!!" (Kutxa Beltza Grabaketak 2025), lan berria, binilo, CD eta ohiko plataforma digitaletan, eta honakoan auto-ekoizpenaren bidetik jo du taldeak Kutxa Beltza Grabaketak zigiluaren babe- sean argitaratuz.
Zortzi kantu batu dituzte lan berrian, tartean bi kantu moldaketa ia 30 minutuko iraupenean. Ez da erreza Gailu etiketa bakar batean kokatzea. Musika koktelera interesgarri bezain koloretsua eskaintzen du bandak, disko bakoitzean territorio berrietan murgilduz, beti ere pauso bat aurrera emateko asmoz. Izan ere, taldearen identitate puntu bat ausardian eta experimentazioan datza, beti toki berean geratu ordez, mugimendu etengabean. Orain artean taldeak landutako doinuak badute bere tokia disko berrian: Rockak, hip-hopak, sustraidun musika beltzak, punk jarrerak eta esperimentazioak bat egiten dute Gailuren identitatean. Eta gainera, elementu berriak batu dira lan berrian, free-jazza, drilla edo soul giroaetan barna.
'Bizi eta ixo!!, hemen eta orain leloaren aldarria da. Unean unekoa egiteko deihada- rra, tokian tokikoari balioa emateko mezu zuzena. Hemen eta orain: Bizi eta ixo!!. zan ere, disko berrian ugariak dira bizitza bizitzearen aldeko mezuak, eta disko monografiko bat izan gabe, kontzeptua behin eta berriz errepikatzen da kantuen hitzen zehar. Horretarako K. Ttipiaren ezinbesteko laguntza izan du bandak, kantu gehienak sinatuz. Gailuk sorturiko kantuekin batera, bi bertsio grabatu dituzte lan berrian. Lehenea, Kortatu taldearen 'Don Vito y la revuelta en el frenopatico' abestiaren moldaketa askea da, berezko kantuaren arima mantenduz, kantua beste leku batera eramaz, eta beti ere Gailuren unibertsora ekarriaz. Bigarren moldaketa Jay- Jay Johanson musikari Suediarraren 'Cheetah' abestiarena da, Gailutarrek 'Geopardo' bilakatu dutena.
Diskoa kalean, zuzeneko emanaldietan murgilduko da Gailu
Irailaren 13 eta 14ean izango dira lehen aurkezpenak. Bilboko Bira gunean ariko dira zuzenean larun- bat arratsez, eta asteburua Andoaingo Gaztetxean borobilduko dute, igandez. Ondo- ren, Niña Coyote eta Chico Tornado bikoarekin batera kontzertu bira txikia burutuko dute, Azpeitia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostia bisitatuz irailetik abendura bitartean.