Aurredenboraldiko txapelketa antolatu du Leizaran eskubaloiak

Aiurri 2025ko ira. 12a, 07:51

Egun osoan eskubaloi partidak izango dira Arraten eta Allurralden.

Abuztuaren 30ean kadete eta jubenil mailako partida bana egin zuten eta, larunbat honetan,  denboraldiaurreko XIV. txapelketa jokatuko dute. Infantil, kadete, jubenil eta senior mailako taldeak ariko dira Alluralden eta Arraten, goizez eta arratsaldez. Azken partidan senior mailakoak ariko dira Burlataren aurka, 19:15ean hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!