Erronka handia da Setien kapitainak Aiurriri aurre-denboraldiko prestaketa saioetan aurreratu bezala: "Poza handia dugu igoera lortu genuelako. Talde gaztea gara eta motibazio handia dugu aurrera jarraitzeko. Gipuzkoako mailarik onenean ariko gara, eta kirol mailako jauzia handia izango da". Debuta etxetik kanpo egingo dute, Mutrikukin, larunbat honetan.
Helburua argia da: mailari egokitu eta, ahal den heinean, eustea. Izan ere, Setienen ustean, Euskaldunak eta Andoainek hori merezi dute: "Maila honetan egotea merezi dugu eta horri eustea izango da gure erronka".
Kapitainak protagonismo handia izan ohi du taldeetan. Gauza onak baditu baina besteetan ere estutzen jakin behar da.Eta une gazi nahiz gozoetan, kapitaina bere rola betetzen ahalegintzen da: "Batzuetan ez da samurra izaten kapitaina izatea baina jokalari hauekin plazera eta pribilegioa da gidaritza lana hartzea".
Asteburu honetan, Mutrikun; datorrena, Ubitarten
Aurreko denboraldiaren bidetik, Ubitarte zelaia Andoaingo futbolzaleen bilgune izatea nahi dute. Harmailetan dozenaka lagun izatea bultzada handia izango da GaztaÒagak zuzentzen duen taldearentzat. Kapitainarentzat kantxa-faktorea giltzarri izango da denboraldi berrian. Aurrekoagatik eskerrak eman eta ildo beretik jarraitzeko eskaera luzatu du Setienek: "zaletuei eskerrak eman nahi dizkiegu babes handia eman zigutelako aurreko denboraldian. Euren babesarekin aurtengo helburua errazago beteko dugu".