Bi zauritu, gas leherketaren ondorioz

Aiurri 2025ko ira. 13a, 14:50

Nazio mailako hedabideek oihartzuna eman diote Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duen informazioari. Bertan adierazi dutenez, bi pertsona zauritu dira gas-leherketa baten ondorioz.

Gertakaria Kaleberrian izan da goizaldean eta, zabaldutako informazio horien arabera, bi zaurituak Donostia Ospitalera eraman dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!