"Orube abandonatuak", "Beste norbaiten zapatak", "Akats bat lehenengo lerroan" eta "Bikini" liburuen ostean dator, beraz, "Moebiusen ertzak" liburua. Irun sariko epaimahaia hiru idazlek osatu dute, euskarazko eleberrigintza atalean, honako hauek: Arantxa Urretabizkaia, Jon Martin eta Joxe Mari Iturralde.
Irun Saria
Ospe handiko saria da eta aurretik euskarazko eleberrigintzak saritu dituzte Alaina Agirre, Juan Luis Zabala, Yolanda Arrieta edota Hasier Etxeberria. Aurtengo palmarera:
Euskarazko eleberria:
— Irabazlea: Garazi Kamio Anduaga (Andoain)
— Izenburua: Moebiusen Ertzak
— Epaimahaiaren aipamen berezia: Txema Garcia-Viana (Urnieta)
— Izenburua: Bidaiak, laztanak eta orbainak
Euskarazko olerkia:
— Irabazlea: Karlos Linazasoro Izagirre (Tolosa)
— Izenburua: Bazter Utzietan
— Epaimahaiaren aipamen berezia: Maite López Las Heras (Azkoitia)
— Izenburua: Oren hilak
Gaztelaniazko eleberria:
— Irabazlea: Mario Marín (Huelva)
— Izenburua: CMYK
Gaztelaniazko olerkia:
— Irabazlea: Marina Casado (Madrid)
— Izenburua: Un mar que nadie mira