Gazan bakea eskatzeko elkarretaratzea egin dute Santa Krutz eliza atarian

aiurri 2025eko irailaren 14a

Andoni Ledesma Andoaingo erretoreak Santa Krutz elizan iganderoko meza eman ostean, Gazan bakea eskatzeko atarian bildu dira mezako parte-hartzaileak. “Asisko Frantzisko donearen otoitza” irakurri, eta “Bakea” abestu dute. Ledesmak iragarri duenez, herriko fededunen komunitateak elkarretaratzea errepikatuko du datorren igandean, San Martin parrokian, 12:00etan. Bilkuraren bideoa, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!