Zabalik da 2019an jaiotako haurrei begirako Katekesian izena emateko epea

Aiurri 2025ko ira. 15a, 09:34

Andoaingo parrokiak jakinarazi duenez, 2019an jaiotako haurrek gaurtik aurrera eman dezakete izena Katekesian parte hartzeko. Irailaren 15etik 19ra eman ahal izango da izena hain zuzen, San Martin Parrokiako etxean (Erretore etxea), Goikoplazan, 17:00tik 19:00rako ordutegiarekin.

Zehaztu dutenez, Katekesiako saioak parrokiako egoitzan bertan izango dira, hilean behin, igandearekin. Informazio gehiago edukitzeko, honako telefonora deitu behar da: 943-591059.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!