Etxeko lehiaketa, denboraldiari ekin aurretik

Aiurri 2025ko ira. 15a, 21:30

Eskubaloiko denboraldiari ekin aurretik lagunarteko txapelketa antolatu zuen Leizaran taldeak, lagun askoren ekarpenari esker egin ahal izan zena.

Gonbidatuen artean izan ziren Ordizia, Burlata, Egues eta Saieko taldeak. Guztiak ere Arraten eta Allurralden lehiatu ziren.

Finalak

  • Infantil maila: Egüés 13 – 21 Saieko
  • Kadete maila: Burlada 25 – 18 Saieko
  • Jubenil maila: Leizaran Javier Zeramikak 29 – 26 Burlada

Sari banaketaren ostean, Leizaran eta Burlatako senior taldeek lagunarteko partida jokatu zuten (28-33). 

Argazkiak: Leizaran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!