Gavarnieko parajeetara irteera antolatu du Euskaldunak, irailaren 27-28ko astebururako

Aiurri 2025eko irailaren 16a

Bi irteera antolatu ditu berez Euskaldunak MTk, bata luzea eta bestea motza. Lourdesen larunbat gaua egin ostean, Gavarnieko zirkora abiatuko dira bi taldeak. Espuguettes aterpea-Pimene (2.801 m)-Gavarnie zeharkaldia egingo du luzeak, eta Faja-Pailha aterpea-Gavarnie motzak. Irailaren 18a izango da azken eguna izena emateko. Gavarnie eta Pimene parajetako irudiak, ikusgai (egilea, Jabi Gozalo):

Egitaraua:

* Larunbata, 27

Andoaindik 13:00etan irten, eta Lourdesera, hotelera iritsi. Arratsaldea libre.

 

* Igandea, 28

- Irteera luzea: 07:00etan Gavarnieko zirkora irteera. Espuguettes aterpea-Pimene (2.801 m)-Gavarnie. 21 km. Igotako desnibela: 1.550 m. Denbora: 8 ordu.

- Irteera motza: Gavarnieko zirkora irteera. Gavarnieko zirkoa-Faja-Pailha aterpea-Gavarnie. 12 km. Igotako desnibela: 650 m. Denbora: 5 ordu.

Ondoren, Andoainera itzuli.

Bazkideek 110 euro ordaindu beharko dituzte, eta 125 euro bazkide ez direnek.

Izena emateko azken eguna, irailaren 18a izango da. Lau modutara egin daiteke: Kale Nagusiko egoitzan astearte eta ostegunetan (19:00-20:30); telefonoz, 943592232; whatxappez (688484028); edota korreoz (euskaldunamt@yahoo.es).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!