Andoaingo taldeko kideek azaldu zutenez, BDZk Hegoafrikako apartheidaren aurkako mugimendua du oinarri, eta Israeli nazioarteko zuzenbidea errespeta dezan presionatzeko deia luzatzen dio gizarteari.
Zehazki, hiru ekinbide bultzatzen ditu BDZ mugimenduak, bere siglek adierazten duten moduan. Batetik, boikota jorratzen du, eta horretarako, “Israeli eta Palestinako giza eskubideen urraketan parte hartzen duten Israelgo eta nazioarteko enpresei, eta baita Israelgo kirol, kultur eta ikasketa erakundeei ere babesa kentzea” bultzatzen du.
Bigarrenik, desinbertsioen aldeko kanpainen eskutik, “bankuei, tokiko kontseiluei, elizei, pentsio-funtsei eta unibertsitateei eskatzen diete “Israelgo enpresa guztietako eta eskubide palestinarren urraketan inplikatutako nazioarteko enpresetako inbertsioak kentzeko”.
Hirugarrenik, zigorren aldeko kanpainekin, gobernuei, presioa egiten diete “Israeli erantzukizunak eskatzeko legezko betebeharra bete dezaten, merkataritza militarra, merkataritza libreko akordioak eta Israel nazioarteko foroetatik kanporatuz, hala nola Nazio Batuetatik eta FIFAtik”.
BDZ Andoain taldearen jarduna
Kideek, azken hilabeteetan Andoainen egin dituzten kanpainen berri eman zuten. Besteak beste, herritarri informazioa helarazi die, eta CAF eta SAPA enpresak eta janari saltokietan salgai dauden zenbait produktu hartu dituzte jomugan. Aldi berean, Palestinaren alde herrian sortu diren hainbat ekitaldietan parte hartu dute.
Azkenik, BDZ mugimenduan modu batera edo bestera parte hartzeko gonbita luzatu zieten andoaindarrei.
Jakinarazi zutenez, oraingoz, honako hau da Andoaingo taldearen informazio-kanala (instagram):
Ver esta publicación en Instagram