Sara Jimenez aktoreak, eszenan bakarrik eta muntaia eszeniko minimalista batekin, XX. mendeko Extremadura hartzen du jomugan. Herrialde horren oroimen kolektiboa berreskuratu nahi du, emoziozko interpretazio konprometitu eta sinboliko baten bidez. Misio pedagogikoak, nekazarien matxinadak, 1936ko Gerra Zibila eta diaspora zeharkatzen ditu. Bertako herritarren historia kontatzen du, herritarren erretratua egiten du, eta hausnarketa ere sustatzen du bertakoek etorkizunean zer nolako Extremadura eraiki nahi dutenaren gainean.
Azken batean, antzezlanak, Extremadurako historiaren funtsezko pasarteak birsortzen ditu, gutxitan kontatzen dutenen ikuspegitik: emakumeak, ahaztuak eta erresistenteak.
Herriaren samina, borroka, alaitasuna eta nortasuna
Sara Jimenezen hitzetan, antzezlanak “herriaren samina, borroka, alaitasuna eta nortasuna ehuntzen ditu. Ikuspegia emozionala eta sentsoriala da, eta gogoeta sozial eta kultural handia du”.
Antzerki emanaldia Badajozeko Diputazioak, Andoaingo Udalak eta Hogar Extremeño elkarteak sustatu dute, elkarlanean. Erroak lurralde haietan dituen herrikidearentzat proposamen interesgarria da.