Munduko txapelketa irailaren 13an jarri zen abian, eta igandean amaituko da.
Andoaindarrari ez zaio nahi bezain ongi suertatu txapelketan parte-hartzea. Gizonezkoen paleta goman partida bat jokatu zuen astelehenean, Beñat Martinez de Lafuenterekin bikotea osatuz, eta 2-0 galdu zuten Algarve-Ercila Peloni argentinarren aurka; 15-2 eta 15-3 azpitik geratu ziren paleta gomako bi jokaldietan.
Zango batean mina hartu zuen Lopez de Munainek, eta ezin izan du beste partidarik jokatu geroztik.
Euskal Selekzioaren mundu mailako lehen txapelketa ofiziala
Euskal selekzioa, ofizialki, lehenengo aldiz ari da jokatzen Euskal Pilota Federazioak antolatutako munduko txapelketa batean.
Munduko bederatzi selekzioko pilotariak ari dira lehian Argentinako txapelketan: Argentina, Bolivia, Espainia, Frantzia, Mexiko, Peru, Txile, Uruguai eta Euskal Selekzioa. 146 pilotari, lau modalitatetan ari dira neurtzen indarrak: gomazko pilotan, xarean, larruzko paletan, eta esku huska (banaka eta binaka).
21 pilotari Euskal Selekzioan
Guztira 21 pilotarik osatzen dute Euskal Selekzioa. Hona Euskal Selekzioaren espedizioa osatzen duten pilotari eta arduradunak:
* Emakumeen gomazko paleta: Olatz Zulaika Agirre (Orozko Olgetan); Naroa Zulaika Agirre (Orozko Olgetan); Naroa Saez Arregi (Orozko Olgetan); eta, Enara Macicio Ollo (Hernani C.D)
* Gizonezkoen gomazko paleta: Beñat Martinez de Lafuente Rodriguez (Adurtza Jai Alai); Iñaki Lopez de Munain Oñederra (Gazteleku); lan Davis Ezquerro (Txost); eta, Oihan Luzuriaga Rejado (Errekaleor)
* Xare I: Oier Iturbe Molina (Ametsa); Matxalen Mendizabal Uriarte (Ametsa); Markel Mujika Irizar (Ametsa); eta, Xuban Lopetegi Muriel (Ametsa).
* Paleta larruz: Markel Sierra Torrealday (Kurene); Unax Curros Olalde (Kurene); Endika Garcia Larrañaga (Lagun Artea): eta, Manex Prieto Saez (Euskal Jolas).
* Eskuz: Jon Jara Aldabe (Hernani C.D); Unax Manterola Miranda (Hernani C.D); Eneko Sorondo Paredero (EPLE); Ibai Arroitajauregi Bernedo (Tornosolo); eta, David Alonso Radut (Lagun Onak)
* Hautatzaileak: Eneko Uribe Fernandez (Eskua); Iñaki Mutuberria Villalonga (Gomazko Paleta); Mikel Uzkudun Olano (Xare); eta, Peru Egurbide Epalza (Paleta Larruz)
* Federazioko arduradunak: Joxemari Mitxelena Cazabon eta Aitor Erauzkin Bilbao.