Udalak gonbitea luzatu die herrikideei
Ohar bidez, Udal erakundeak honakoa adierazi du: "nazioarteko egunak garrantzi berezia du, gaixotasun neurodegeneratibo horren kontzientziazioa eta informazioa zabaltzeko, baita pazienteek eta haien senideek jasaten dituzten erronkei ikusgarritasuna emateko ere. Alzheimerra dementziaren kausa nagusia da eta, mundu mailan, milioika pertsonari eragiten dio. Andoaingo Udalak konpromisoa hartzen du ikerketa bultzatzearekin, arreta hobetzearekin eta gaixoek zein zaintzaileek behar duten laguntza soziala indartzearekin".
Sinopsia
"Alice Howland (Julianne Moore) harro dago hainbeste ahaleginez eraiki duen bizitzaz. Berrogeita hamar urte dituela, Harvardeko psikologia kognitiboko irakaslea da, eta mundu osoan ospe handia duen hizkuntzalari aditua, senar arrakastatsu batekin eta hiru seme-alaba heldurekin. Desorientatzen hasten denean, diagnostiko tragiko batek bere bizitza betiko aldatuko du, baita bere familiarekiko eta munduarekiko harremana ere. Dotoreziaz eta samurtasunez, egileak alzheimerrak gaixoengan eta haien familietan sortzen dituen sentimenduak hurbiltzen dizkigu".