"Andoain hobea eraikitzeko. Ilusioz eta indarrez ere iristen naiz, nire alderdikide Maiderrek egin bezala, Andoainen alde lan, lan eta lan egiteko”
Jose Antonio Fernandez
Zinegotzi berriaren soslaia
Jose Antonio Fernández, 1992ko martxoaren 23an jaioa, Andoaingoa da. Ondarreta Herri Eskolan eta Andoaingo Leizaran Institutuan egin ditu ikasketak. Gipuzkoako DYAko boluntarioa izan da gizarte-laguntzan eta lehen mailako arretan, eta sektore pribatuan garatzen du bere ibilbide profesionala.
Aritz Alkain Udal Talde Sozialistako bozeramailearen ongietorria
"Jose Antonio agintaldiko une kritiko batean sartu da, Andoainen ditugun beharrei aurre egiten jakin ez duen Udal Gobernu batekin. Bere etorrerak gure taldea eta proiektu sozialista indartzen ditu, gazteria, energia eta motibazioa emanez irtenbideak bultzatzen jarraitzeko eta gure udalerriak dituen erronkei erantzuteko ".
