Bazkardoko oinezkoen zubia konpontzeko lanei ekingo diete

Aiurri 2025ko ira. 26a, 07:24

Artxiboko irudia.

Lanak igande gauean abiatuko dira, gaueko 22:00tan hasita, eta astebetez luzatuko direla aurrikusten da. Birgaitze lanak Gasteizko noranzkoan izango dira, eta ezkerreko eta erdiko erreian eragin izango dutela ohartarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Lanen xehetasuak

  • Norabidea:Gasteiz noranzkoan.
  • Kokapena: 448,770 eta 447,274 k.p-en artean.
  • Lanak: Gauez, 22:00-06:00 artean.
  • Lanen iraupena: Irailak 28-urriak 6.
  • Oharra: Lanek ez dute A-15 eta N-I errepideen arteko konexioan eraginik izango.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!