2003-2007 agintaldian PPko zinegotzi izandako Serafin Torrado zendu da

Jon Ander Ubeda 2025eko irailaren 26a

Torrado, Otaola eta Cano PPko ordezkariak, 2007ko kanpainan, Goikoplazan.

Juan Carlos Canorekin batera PPko udal taldea osatu zuen 2003-2007 Udal agintaldian. PSE-EErekin koalizioan agindu zuten eta horren bitartez Serafin Torrado Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ahalduna izan zen. 61 urte zituela zendu da.

Ezker abertzalea legez kanpo zegoela, PP alderdiak 2 zinegotzi lortu zituen Andoaingo Udal hauteskundeetan. Serafin Torradok ardura-postuak izan zituen agintaldi hartan, PSE-EErekin lorturiko akordioari esker.

 

Correas (IU), Torrado (PP) eta Irulegi (EAJ-PNV), Andoaingo udaletxean, prentsaurreko batean.

Torrado (PP) eta Perez Gabarain alkatea (PSE-EE), Andoaingo udaletxean, Saharako haurren harrera-ekitaldian. Haiekin batera, Sanz udal teknikaria.

Torrado (PP), Algodonerako emakumeen plazaren irekiera-ekitaldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!