Nazio mailako sarea ehundu nahi du Euskal Herriko Torturatuen Sareak: "Euskal Herri mailako auzolan erraldoi bat egingo genuela adierazi genuen. Ahalik eta torturatu gehienen artean, ahalik eta modu zabalenean, Euskal Herrian torturatutako inor prozesu honetatik kanpo gera ez dadin. Andoainen tortura pairatu duen pertsona oro sare honen parte egin nahi dugu eta martxan jarri dugun gunetik pasatzera animatu nahi zaituztegu".
Informazio gunea
Egunak: Urriak 2, 16, 23 eta 30.
Tokia: Bastero Kulturgunea.
Ordutegia: 18:00-20:00.