Aisialdia eta euskara, elkar hartuta, Parketarrak egitasmoan

Aiurri 2025ko urr. 1a, 09:18

Artxiboko irudia.

Urrian, Goikoplazan eta Zumea plazan, euskaraz jolasteko aukera izango dute herriko haur txikiek.

Maiatzean egin bezala, hitzorduak astearte eta asteazken arratsaldetan izango dira, udalerriko bi plaza horietan. Zehazki esanda, asteartero, Goikoplazan eta, asteazkenero, Zumea plazan.

Adinaren arabera sailkatuta, bi taldetan banatuko dituzte:

ZABU ZIBU. Ordutegia: 17:15-18:15. Adin-tartea: 3-5 urte.

Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.

TXIRRINTXON. Ordutegia: 18:15-19:15. Adin-tartea: 6-9urte.

Aurretik ez da izena eman behar, nahikoa da bertaratzea.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!