Hona manifestazioa amaituta irakurri duten idatzia:
"Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herria-k gogor salatzen ditu Israelgo okupazio-indarrek nazioarteko uretan, nazio itsas-eskubidea urratuz, Global Sumud Flotillaren aurka egindako erasoa eta abordatzea. Flotillak laguntza humanitario ezinbestekoa zeraman eta Gazako Zerrendan ezarritako blokeo kriminala haustea zuen helburu. 17 urte baino gehiago daramatza blokeoak indarrean, eta nazioarteko zuzenbideak debekatzen duen zigor kolektiboaren mekanismo bilakatu da eta inoiz gertatu ez den hondamendi humanitarioa eragin du.
Flotillaren aurkako erasoa palestinar herriaren kontrako genozidioaren testuinguruan gertatzen da: Gaza hiria tankeekin okupatzen ari dira, bonbardaketak etengabeak dira eta egunero hildako gehiago eragiten dituzte; bitartean milaka pertsona bortxaz kanporatzen dituzte beren etxeetatik. Ofentsiba sistematiko honek herri oso bat apurtzea eta bere existentzia ezabatzea bilatzen du, mundu osoaren aurrean.
Misio humanitario baten aurkako eraso hau pirateria ekintza eta krimen bat da, nazioarteko legedia urratzen duena. Berriz ere agerian gelditzen da zigorgabetasuna, nazioarteko esparrutik kanpo jokatzen duen erregimen baten eskutik, masakrea isilik onartzen duten gobernu eta erakunde nazioartekoen konplizitatearekin.
Zigorgabetasun horri gehitu behar zaio orain Netanyahuk eta Trumpek aurkeztutako bake-plan suntsitzailea, inolako zilegitasunik gabea, gaur egungo genozidioaren bi konplize nagusiek idatzia. Plan horrek:
Israelgo kontrola legitimatu nahi du Gazaren eta Zisjordaniaren gainean.
Ez du aitortzen Estatu Palestinarraren izaera erreala.
Erabat baztertzen ditu eragindako kalteak konpontzea eta genozidioaren erantzule politiko eta militarrei aurkako prozesu judizialak irekitzea.
Are gehiago, Tony Blair bezalako pertsonak jarri nahi ditu gidaritzan, legez kontra Irakeko inbasioaren erantzuleetako bat, plan honen izaera hipokrita eta suntsitzailea agerian utziz.
Ez da bake-plan bat, baizik eta okupazioa sendotzeko eta palestinar herriaren sufrimendua betikotzeko saiakera.
Euskal Herrian ere aliatuak baditu estatu sionistak. CAF euskal tren-enpresa NBEren zerrenda beltzean sartu dute, lurralde okupatuan legez kanpoko asentamenduak lotuko dituen tren arina fabrikatzeagatik. Dagoeneko 14.000 palestinar baino gehiago kanporatu dituzte kokaleku horietatik. Hau guztia Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Herrian ere badugu nora seinalatu.
Andoaingo SAPA enpresak Espainiako Ejertzitoaren Dragon guda ibilgailuaren fabrikazioan parte hartzen du, beste enpresa batzuekin batera, tartean Israelgo enpresekin.
Horretaz aparte, Aperribay, SAPAren jabea, Indrako administrazio-kontseiluan dago, eta hauek Israelgo programa militarretan parte hartzen dute.
Honengatik guztiagatik Euskal Herritik exijitzen dugu: Gazako herritarrentzat atzemandako laguntza humanitarioa berehala eta era seguruan entregatzea.
Palestinar herria heriotzara eta behartutako erbesteratzera kondenatzen duten Genozidioa eta blokeoa berehala amaitzea Global Sumud Flotillako ekintzaile eta tripulatzaile guztien berehalako askatasuna. Nazioarteko prozesu judizialak irekitzea, erantzule politiko eta militarren aurka. Gure konpromiso haustezina berresten dugu palestinar herriarekin eta dei egiten diogu gizarte zibilari eta instituzioei mobilizazioa, salaketa eta nazioarteko elkartasuna areagotzera, giza eskubideen errespetu osoa, blokeoa altxatzea eta Palestina aske aitortzea lortu arte.
Eusko Jaurlaritzak eta euskal enpresak (CAF eta SAPA bezala) Israelekin duten harreman oro etetea.
Hurrengo egunetan egongo diren protesta eta ekintzak babesteko dei egiten dugu eta urriaren 4an Iruñeko kaleak beteko ditugu, palestinar erresistentziaren alde,
Israelgo estatuaren desegitearen alde eta konplize guztien aurka".