Errepideen arteko lotura hizpide izango da lau hitzaldi eta erakusketaren bitartez

Jon Ander Ubeda 2025ko urr. 6a, 07:56

Lozano.

Astearte arratsaldean zabalduko dute erakusketa eta egun berean izango da lau hitzaldietako lehena. Hitzordu guztiak Bastero Kulturgunean izango dira.

Hitzaldi-sorta

Urriak 7, asteartea

18:30 Bastero Kulturgunea

“Ingurumena eta lurralde inpaktuaren azterketa”.
Pello Lozano, EHUko irakaslea eta geografoa.

Urriak 9, osteguna

18:30 Bastero Kulturgunea

“Errepidearen kutsaduraren eragina osasunean”.
Aitana Lertxundi, EHUko medikuntza eta erizaintza fakultateko irakasle eta ikerlaria.

Urriak 14, asteartea

18:30 Bastero Kulturgunea

“Alternatiba ezberdinen itzulera ekonomikoaren azterketa”.
Jose Maria Abadabokatu urbanista.

Urriak 22, asteazkena

18:30 Bastero Kulturgunea

“Hirigintza ikuspegia”.
Ander Gortazar, arkitektoa, hirigintza, lurralde antolamenduan, mugikortasunean eta Geografia Informazio Sistemetan aditua.

Erakusketa

Urriak 7-22

Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00
Larunbata: 11:30-13:30
Bastero Kulturgunea

Urriaren 7tik 22ra, A-15 eta N1 errepideen loturaren gaineko bi alternatiben erakusketa konparatiboa ikusgai izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!