Zuhaitz landaketan trebatzeko ikastaroa antolatu dute urriaren 25erako

Aiurri 2025ko urr. 8a, 13:52

Joan den otsailaren 25ean Munttoko parajean zuhaitz landaketa egin zuten

Baso autoktonoen landaketan eta kudeaketaren gaineko ikastaroa antolatu du Andoaingo Eguzki talde ekologistak. Otietako Bisitarien Etxean, urriaren 25ean, goizez, egingo da, eta zabalik dago izena emateko epea.

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da, antolatzaileek zehaztu dutenez.

Era horretan, bi zatitan banatuko dute ekimena.

- 09:30etik 12:00etara. Arturo Elosegik (EHUko irakaslea) eta Markel Arriolabengoak (Tantai kooperatibako kidea) hitzaldia emango dute lehenbizi, eta ezaugarri teknikoak jorratzeko, basora joango dira parte-hartzaile guztiekin. Euskaraz izango da, eta gaztelaniarako itzultzailea egongo da.

- 12:00etatik aurrera. Lurgaia Fundazioko kide baten hitzaldia. Baso landaketen ibilbide historikoa izango du mintzagai. Gaztelaniaz izango da.

Izena emateko, edo informazio gehiago edukitzeko, honako bi kontaktu jarri dituzte eskura antolatzaileek: biolur@yahoo.es korreo elektronikoa, edota, 688662532 telefonoa.

Eguzki talde ekologistak antolatu du ekimena, Andoaingo Udalaren eta Bisitarien Etxearen laguntzarekin.

Joan den otsailaren 25ean, Munttoko parajean (Leitzaran bailara) zuhaitz autoktonoen landaketa egin zuten. Orduko argazki-galeria, hemen

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!