2026ko Udal egutegia osatzeko argazki-lehiaketa abiatu du Udalak

Aiurri 2025ko urr. 8a, 19:31

Datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du Andoaingo Udalak, lehiaketa baten bitartez aukeratuko dituzten 12 argazkirekin. Saridun bakoitzak 150 euroko saria jasoko du, Salkin elkarteko dendetan gastatzeko.

“Andoain, kultura herria”  da bederatzigarren edizio honetako gaia.  Argazkiak argitaratugabeak izan behar dute eta egile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ditzazke. Aukeratu den argazkian azaltzen diren pertsonak identifikagarriak balira, egutegian azaltzeko haien baimena aurkeztu beharko litzateke.

Aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da. Izen-ematea www.andoain.eus webguneko egoitza elektronikoan edo, aurrez aurre, Atarian. Lehiaketako irabazleen berri, aldiz, azaroan emango dute. Lehiaketan 16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete. Xehetasun gehiago Udal Artxiboan emateko prest dira.

Lehiaketara aurkeztu beharreko argazkien xehetasunak

Formatoa, horizontalean; 2-10MB arteko tamainakoa; argazkiaren zabalera: 4350 px /altuera 2900 px; Bereizmena, 300 ppp; formatua: Adobe RGB, JPG.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!