Ireki dute helduen plaza-dantza ikastaroan izena emateko epea

Aiurri 2025ko urr. 9a, 09:40

Urriaren 20tik aurrera martxan jarriko da euskal dantzen ikastaroa, Urki dantza taldearen eskutik. Bi taldetan banatuko dituzte parte-hartzaileak: hasi berriak (astelehenetan, 20:00-21:00) eta arituak (astearteetan, 20:00-21:00).

Olagain Musika eskolan, Urkiren egoitzan egingo dira ikastaroak.

Bi eratara eman liteke izena: telefonoz (6293751147) edota, e-mailez (urkidantza@gmail.com). 110 euroko kostua izango du ikastaroak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!