Udazkeneko bonoen kanpaina aurkeztu dute Udalak eta Salkinek

Aiurri 2025ko urr. 9a, 13:33

Udal ordezkariek eta teknikariek, Salkin elkarteko ordezkariekin batera, bonoen kanpainaren berri emateko agerraldia egin dute. “Dena da” lelopean, "Zuretzat, denda bat, zure herriarentzat dena" kanpaina, beraz, martxan jartzear da.

Tiketen banaketa

Tiketak urriaren 16an eta 17an eskuratu ahal izango dira, Salkin elkartearen egoitzan, Agustin Leitza kalean.

Bonoen erosketa

Bonoak, berriz, urriaren 20tik 24ra eskuratu ahal izango dira.

20 euroko oparia

Bonoek 30 euroko prezioa dute baina erosketa egiteko garaian 50 euroko balioa izango dute.

Hainbat kupoi

Bonoak 10 euroko 5 kupoitan banatuko da, eta kanpainari atxikitako denetan erabili ahal izango dira.

Ordainketa

Kreditu-txartelarekin ordaindu beharko da erosketa, eta ez da eskudirurik onartuko.

Ordutegia

Salkin elkartearen ordutegia, Agustin Leitza kaleko 11n: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Kolore anitzeko bonoak

  • Berdea, janari-dendetarako eta ostalaritzarako (okindegiak, harategiak, arrandegiak, fruta-dendak, edari-dendak, gozotegiak, edari-dendak, tabernak, jatetxeak, kafetegiak).
  • Laranja, modako saltokietarako (oinetakoak, osagarriak, kirol-dendak, mertzeriak eta bitxi-dendak).
  • Urdina, zerbitzuetarako (ile-apaindegiak, farmaziak, optikak, liburu-dendak, etxetresna elektrikoen dendak...).
  • Horia, bi txartel, komodin modura, gune guztietan erabiltzeko.

Kanpainaren iraupena

  • Urriak 20-Abenduak 7.
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!