Gaur egingo dute haren aldeko hileta-elizkizuna San Martin Tours elizan, arratsadeko 18:30tan hasita.
Gaztea izanik, haren heriotza deigarria izan da. Baina batez ere oso ezaguna zelako andoaindarrentzat. Profesional ona eta lanean oso atsegina zen. Bere jardunari esker lagun asko egin zituen eta haren heriotza kolpe handi samarra izan da modu batera edo bestera ezagutu zuten herrikideentzat.