20 urte, eta aurrera

Aiurri 2025ko urr. 10a, 20:09

Pottoko puerikultura dendak 20 urte bete ditu, eta gaurkoan Silvia Molano nagusiak etxekoekin, lagunekin eta bezeroekin ospatu du efemeridea.

Gipuzkoan dagoen denda bakanetakoa da, bere arloan espezializatua eta, beraz, eskarmentu handikoa. Haren bezeroak, nagusiki, kanpokoak dira, erreferentziazko gunea baita. Baina, nola ez, Andoainen ditu bezeroak, lagunak eta etxekoak. Haiekin guztiekin ospatu du urteurrena, Txitibar plazako lehen zenbakian duen dendan.

Aurrera egiteko ekimen betean da Silvia Molano.

Silvia Molano, artxiboko irudian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!