Gizarteratze-prozesua, ezbaian
Erakusketan ageri diren foto-muntaiak ezbaian jarri ditu PSE-EEk, eta prozesua bera EH Bilduren interesera bideratuta dagoela uste dute: “EH Bilduk herritarren partaidetzakoa izan behar zuen espazio bat bere kontakizun politiko propioaren zerbitzura dagoen tresna bihurtu du, helburu bakarrarekin: gobernu taldea indartzea eta legitimatzea”.
Alegazioen bidea defendatu dute
Egunotako prozesua ezbaian jarriz, herritarren parte-hartzea ahalbidetzeko formula alegazioak aurkeztea dela dio PSE-EEk, bere oharrean. “Konponbide integral, oso eta bermatzaile bat behar da”, defendatzen du Aritz Alkain buru den alderdiak.
Alkatearekin, kritiko
Auzi honetan, sozialisten ustean, “alkatea eta bere gobernu-taldea isolatuta, garaiz kanpo eta norabiderik gabe daude, funtsezko erabakiak atzeratzeko baino balio ez duen estrategiari atxikita. Andoainek lidergoa behar du, ez aitzakiak”.
“Zer esan behar dugu?"
Oharraren amaiera aldera, sozialistei egiten zaien inbokazioei erantzuna ematen dute: “Zer esan behar dugu galdetzen digutenean, PSE-EEtik zera diogu: "Andoainek ezin du justifikaziorik gabeko atzerapenik onartu, ezta erabaki okerrik ere. Andoainek lidergoa, seriotasuna, konpromisoa, batasuna, lana, zintzotasuna, elkarrizketa, entzute-aktiboa eta lankidetza behar ditu, baina horretarako beharrezkoa da bukle horretatik irten, benetan konprometitu, erantzukizuna bere gain hartu eta erabakiak helburu elektoralista hutsengatik edo erabaki zailak hartzeko beldurrez hartzea atzeratuko ez duen udal-gobernu bat ".
Oharra, bere osotasunea, beheko estekan irakur daiteke.