Palestinaren aldeko lanuztearekin bat egin dute udaletxeko langileek

Aiurri 2025eko urriaren 15a

Udal langileek bat egin dute Palestinari elkartasuna adierazteko Euskal Herrian gaurkorako deituta dagoen lanuztearekin, eta Goikoplazan elkarretaratzea egin dute. Bertan adierazi dutenez, udalarekin adostu dute lan geldialdiarekin geratzen den diru-kopurua Nazio Batuetako Gobernuz Kanpoko Erakunde bati bideratzea, guztia Gazara iritsiko dela bermatu ostean.

Bestalde, udaletxeen aurrean, 19:30etik aurrera, elkarretaratze burrunbatsuak egiteko deialdia zabaldu du Gernika-Palestina ekimenak Euskal Herriko ehundik gora herrietan; Andoain dago horien artean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!