­ 1.600 herritarrek baino gehiagok eman dute dagoeneko iritzia

Aiurri 2025ko urr. 16a, 12:18

Andoni Alvarez alkatea, aurreko astean, Bastero Kulturgunean.

Andoaingo Udalak gizarteratze-prozesua abiatu zuen urriaren 8an eta dagoeneko 1.600 herritarretik gora eman du iritzia, erakundeak berriki zabaldu duen datuaren arabera. Urriaren 22ra bitarte zabalik izango da iritzia emateko aukera. 

Egutegia

Internet bidez: 
Urriaren 22ra bitarte, modu digitalean, udalaren webgunean https://labur.eus/emaniritzia_

Aurrez aurre:
Urriaren 16, 17, 20, 21 eta 22, udaletxeko Atarian eta Bastero Kulturgunean.

Ordutegia:

  • Udaleko Ataria: 11:00-13:00.
  • Bastero Kulturgunea: 18:00-20:00. 

Urriak 18, larunbata, goizez egongo da iritzia emateko aukera Bastero Kulturgunean.

Ordutegia:

  • Bastero Kulturgunea: 11:00-14:00. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!