Nahia Patinoren aldeko elkartasun jaialdia, igande honetan

Aiurri 2025ko urr. 17a, 07:26

Nahia Patino Arancon haurraren aldeko elkartasun jaialdia igande honetan izango da, 12:00etatik aurrera, Bastero Kulturgunean. Herriko musikari eta dantzari ugarik hartuko dute parte jaialdian.

Andoain Solidario herri elkarteak bultzatu du ekimena, Andoaingo Udalaren laguntzarekin.

Herriko hainbat kulturgile eta musikariekin osatuko dute jaialdia. Luzea da zerrenda: Olagain Txistulari Elkartea, Itsaso Sanchez, Alberto Agirre abesbatza, Susana Cencillo, Sebastopol Dantza Taldea eta Dantza Orientalak, Zumbalokura, Udal Musika Eskolako Abesbatza Gaztea eta Txikia, Amaia Zipitria, Liher Sarasola, Maddi Azpiroz eta Aiala Irulegi.

Sarrerak salgai Bastero kulturgunean, Urrats inprimategian eta Andoain Solidario elkarteko kideen mahaian (Eskola kalea) larunbat goizetan.

Bestalde, dohaintzak ere egin litezke, Caja Ruralen honako kontuan: ES88 3008 0159 8753 2893 1422.

Andoain Solidario elkartea, larunbat goizero, mahaia jartzen ari da Eskola kalean. Bertan, hainbat oparitxo (giltzak, motxilak, mugikorretako zintak...) salgai jartzen dituzte. Nahia Patino Arancon haurrak Artrogriposis gaixotasun arraroa dauka, eta bere familiak dirutza behar du haren terapia ordaindu ahal izateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!