Hamabost urte bete ditu Musika Zuzenean proiektuak urte honetan. Bada, egindako ibilbidea ospatzeko, hamabost egunez jarraian, hamabost musika-hitzordu antolatu ditu, Euskal Herri osoko areto txiki, taberna eta espazio autogestionatuetan. Hala, Andoainen ere geldialdia egingo du urteurrenak: Anari izango da Gaztetxean, iluntzeko 19:00etan. Sarrerak salgai daude, jada, Irunberri eta Lanbroa tabernetan, 10 eurotan.