Martxan da egutegi berria osatzeko lehiaketa

Aiurri 2025ko urr. 18a, 08:48

“Andoain, kultura herria”  da bederatzigarren edizio honetako gaia eta lanak aurkezteko epea datorren urriaren 31n amaituko da. Saridun bakoitzak 150 euroko saria jasoko du, Salkin elkarteko dendetan gastatzeko.

Lehiaketan 16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete. Xehetasun gehiago Udal Artxiboan emateko prest dira.

Lehiaketara aurkeztu beharreko argazkien xehetasunak

Formatoa, horizontalean; 2-10MB arteko tamainakoa; argazkiaren zabalera: 4350 px /altuera 2900 px; Bereizmena, 300 ppp; formatua: Adobe RGB, JPG.

Bideoan, ikusgai, 2021eko saridunen lanak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!