“Sos Kantak Arriskuan” ETB1eko saioak Goikoplazan grabaketa egingo du gaur, ilunabarrean

Aiurri 2025ko urr. 23a, 14:03

Klara Mendizabal, Maria Amolategi eta Iker Lauroba "Sos kantak arriskuan" saioko aurkezleak herriz herri ibili ohi dira kanta galduen bila, eta Andoainera bideratu dituzte ahaleginak oraingoan. Hain zuzen, gaur, ostegunarekin, 19:30etik aurrera herriko hainbat herritarrekin eta elkarteekin jarri dute hitzordua, Goikoplazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!