ETB1eko "Sos kantak arriskuan" saioak herriko musikariekin grabaketak egin ditu

aiurri 2025ko urr. 24a, 09:08

ETB1eko "Sos kantak arriskuan" saioko lan-taldea eta bere aurkezleak diren Klara Mendizabal, Maria Amolategi eta Iker Lauroba aurkezleak Andoainen izan ziren atzo, grabaketak egiten. Argazki-sorta, hemen:

Goizez, herriko zenbait musikariekin jardun zuen herriz herri kanta galduen bila ibili ohi den saioa. Ilunabarrean, berriz, Goikoplazan antolatutako platoan, Alberto Agirre Abesbatzako eta Udal Musika Eskolako abeslari gazte eta helduak kantuan jarri zituzten, 1837ko Gerrate Karlistako "Herriaren koplak"ekin.

Saioko arduradunek ez zuten zehaztu noiz emitituko duten Andoainen egindako grabaketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!